ARTEA

Manu Brabo argazkilariaren begirada afrikarra, Gasteizen

Montehermoso zentroaren Klaustroan, Hegoaldetik: Senegal. Manu Braboren begirada izenburuko argazki-erakusketa dago ikusgai, martxoaren 12ra arte. Bakerako Lankidetza Batzarreak ondu du erakusketa.

Manu Brabok (Zaragoza, 1981) Pulitzer saria jaso zuen 2013an, eta urtebete geroago, Senegalera joan zen bertako gatazka bat jasotzera: “Orain dela 34 urte baino gehiago, Senegalen hegoaldean kokatzen den Casamance-ko eskualdeak, gobernuko indarren eta MFDC-ko (Casamence-ko Indar Demokratikoen Mugimendua) indarren arteko gatazka bizi du”.

Brabok Gasteizen paratu duen proiektuan, Senegalen egindako irudiak daude ikusgai, gatazka horren ondorioak jasaten dituzten herritarren sufrimendua erakusteko eta haien bizi-baldintzak hobetzeko xedearekin; emakumeen egoerari erreparatu dio gehienbat argazkilari aragoarrak.

Informazio gehiago: montehermoso.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button