ARTEA

Oier Iruretagoiena artistak “Artea Abian” egitasmoan parte hartuko du

Kutxa Fundazioaren eta San Telmo Museoaren arteko lankidetzatik Artea Abian proiektua sortu da, beti ere sormena sustatzeko helburuz. Egitasmo horretan Oier Iruretagoiena artistak hartuko du parte aurten. 2020ko lehen edizioan Nagore Amenabarro aukeratu zen.

Ekimen honen bidez, Kutxa Fundazioak eta San Telmo Museoak “beren ibilbide profesionalaren lehen urteetan dauden eta beren obraren aurkezpen monografikoari aurre egiteko esperientzia nahikoa duten artistei laguntza eta babesa eskaini nahi diete. Helburu nagusia gune instituzional edo museistiko batean erakusketa indibiduala egitea erraztea da. Ekimen honek arte plastikoen eta arte bisualen testuinguruan dagoen behar bati erantzuten dio, hau da, artistentzako erakusketa espazioak eta aukerak inplementatzeari.”
Helburu nagusia da oraindik erabat finkatuta ez dauden edo garapen fasean dauden ibilbideak dituzten sortzaileekin lan egitea.

Artea Abian proiektuak San Telmo Museoak urtero Laborategi Aretoan egin beharreko erakusketa bat egitea dakar eta erakusketarekin batera, katalogo bat argitaratuko da, elementu garrantzitsua zabalkunde tresna delako.

Oier Iruretagoiena (Errenteria, Gipuzkoa, 1988) musika esperimentalean hasi zen, eta gero beste formatu batzuetara zabaldu du bere lan esparrua, hala nola, eskulturara eta testura. Arte Ederretan lizentziatu zen EHUn 2011n, eta 2018an Bruselako WIELS egoitzen programa osatu zuen. Makina bat galeriatan erakutsi ditu bere obrak. 2010etik 2020ra Bilboko Le Larraskito Klubeko koordinatzaileetako bat izan da, eta 2020tik Berria egunkariko zutabegilea da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button