MUSIKA

Anari bakarka, han eta hemen

Azkoitiko musikariak hilabeteak eman ditu Irla Izan (2009) lana bere taldearekin aurkezten. Orain, berriz, bakarka ari da bere ahots eta gitarrarekin baino ez. Hala, gaur bertan Azkainen izango da 20:00etan.

Hurrengo hitzordua Bartzelonan izango du Anarik, bertako Euskal Etxeak ondu duen Euskal Herria Sona 2011 jaialdiaren baitan, azaroaren 12an.

Azaroaren 25an, berriz, Deustuko Udaltegian izango da Mursegorekin batera eta, abenduaren 2an Agurainen. Azken horretan kontzertua egin ez ezik, hitzaldia ere emango du. Daton xehetasun gehiago hemen.

Badok.info webgunean jasotzen denez, “Bere burua definitu du Anari Alberdik (Azkoitia, Gipuzkoa, 1970) orain arte argitaratu dituen lau diskoen bidez. “Lehenengo diskoa (Anari) Gasteizen egin nuen, Azkoititik kanpo; Habiak bikoteari buruzko gogoeta izan zen; eta Zebra bakarrik egotetik eginiko gogoeta da”. Irla izan diskoak osatzen du Anariren gaur egun arteko ibilbidea. Indar emozional handiko kantuak sortzen ditu abeslari gipuzkoarrak, hala rock gordinetik nola poesiatik hartzen dutenak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button