ESZENA

Azkuna Zentroan “Gorputzaren Memoria: Formak Espazio-Denboran” dokumentala ikusgai

Gaur, urtarrilak 22, 19:00etan, Azkuna Zentroak Roberto Menendez artistaren Gorputzaren Memoria: Formak Espazio-Denboran izeneko dokumentalaren emanaldia programatu du.

Lan horretan Menendezek “Estatuko dantza garaikidean zehar bidaia bat egitea proposatzen du, Dantza Sari Nazionala irabazitako bost dantzariren bidez: Daniel Abreu, Chevi Muraday (Losdedae), Jon Maya Sein (Kukai Dantza), Sol Picó eta Carmen Werner (Provisional Danza). Dokumentalak, urtea joan, urtea etorri, hamarkada bat joan, bestea etorri, dantzariak agertokira bultzatzen dituen motibazioak bistaratzen ditu”.

Filmean dantzarien mugimenduak eta eguneroko bizitza dira protagonista, eta egunerokotasun horretan islatzen da nola bizi diren dantzariak, nola prestatzen diren, nola sortzen dituzten haien koreografiak, nola gogoratzen diren ikuskizunetako hainbeste mugimendurekin, nola bizirauten duten konpainia batean, ikuslego zabalarentzat dantza garaikidea bezain ezezaguna izan daitekeen arlo batean.

Hala, dantzarien hainbat ikuskizun ere agertuko dira, hala nola,  Perro, Daniel Abreu; Oskara, Kukai Dantza; One-hit wonders, Sol Picó; Black Apple, Losdedae; eta Una mirada sutil, Provisional Danza.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button