ESZENA

Euskal eszenaren aniztasuna, “Ertzak” proiektuan

Ertzak, euskal eszenaren aniztasuna bildu eta ikustarazteko espazioa jaio da. “Euskal Antzerkiak ertz ugari ditu, eta hainbat dira eszenara heltzeko ertzak ere. Zirrikituetatik abiatzen diren antzerki zaleak batu eta harremanetan jartzeko eremua da Ertzak, Euskal Eszenarentzako beste leiho bat”.

Hala, martxoaren 29tik 31ra bitartean, Euskal Herrian antzerkia egiten duten hainbat talderen emanaldi batzuk bizitzeko aukera izango da Lekeition. Emanaldiez gain, formazio eta eztabaidarako tarteak ere zabalduko dira. “Antzerkia modu ez profesionalean, ez komertzialean edo bestelako ertzetatik egiten dugunon sarea eraikitzen hasteko lehenengo urratsa”.

Ibilaldia 2019rekin batera jaio da Ertzak. Ibilaldiak, esparru desberdinetan izan nahi du eragile, garatze prozesuan egon daitezkeen proiektuei lagunduz, gerora, herrian geratuko diren dinamika moduan manten daitezen. Arte eszenikoen proiektu hau martxan jartzeko ezinbesteko bultzada eman dio eta anfitrioia Lekeitioko Muntu antzerki taldea izango da.

Programazio guztia eta gehiago nahi baduzue: Ertzak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button