BESTELAKOAK

Mamu detektagailua sortzeko elektronika ikastaroa

Datorren urriaren 10ean, asteazkena, indar ikusezinen eta mamu-energien (EMF) detektagailua eraikitzeko ikastaro elektronikoa antolatu da Le Larraskitu Klubaren eskutik. Aurrez elektronikako ezagutzarik edukitzerik ez da beharrezkoa bertan parte hartzeko. Ikastaroa Errekalde Errepideko Larraskituko 33. zenbakian izango da, goizeko 10:00etatik aurrera.

Gailu horrekin naturatik datozen inguruko seinaleak jaso ahal izango dira: tximistak, ekaitz elektrikoak, mugimendu telurikoak, tximista kosmikoak eta jatorri artifiziala duten eremu eta indar magnetikoak  ere (haririk gabeko sareak, irrati-frekuentzien uhinak eta korronte elektroestatikoak).

Tailerraren helburua mota honetako seinaleak jasotzeko zirkuitua eraiki bitartean, elektronikako oinarrizko ezagutzak ikastea da. Hala,  zirkuitu inprimatua duen plaka bat eta antena artisauak egingo dira”, entzunezinak diren soinu paisaien eta inguratzen gaituzten espektroen ahotsekin esperimentatzeko”, antolatzaileen hitzetan.

http://clublelarraskito.tumblr.com/

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button