Nontzeberri

“Mami Lebrun” antzezlan hunkigarria, Bermeon ikusgai

Kepa Errastiren gidoia duen Mami Lebrun antzezlan hunkigarriaren emanaldi bat eskainiko da gaur berton, Bermeoko Nestor Basterretxea Aretoan, 20:00etatik aurrera.

“Dolua, pertsona maiteen desagerpena, haiek agurtzea, haien memoria bizirik mantentzea… Horiexek dira obra honen kontakizunean biltzen diren gaietako batzuk, gaur egunetik 40ko hamarkadara jauzi egin eta memoriari, damuari eta heriotzari buruzko gogoeta egiten duen obra honetan biltzen direnak”.

Eta bertan honakoa kontatzen zaigu: Egoitz eta Miren omenaldi bat prestatzen ari dira berriki hil den amona Concharentzat. Amonaren etxeko ganbaran aurkitutako eguneroko batzuk tarteko, Conchak gaztea zelarik Parisko kabaret batean bizi izan zuena kontatuko dute. Hori izango da omenaldiaren ardatza. Hala ere, badago sekretu bat, Egoitzek Mireni kontatu ez diona…

Getari Etxegaraik zuzentzen du 2017ko Donostia Antzerki Saria jaso zuen antzerki lan hunkigarri hau, Kepa Errasti berak antzezten duena, Ane Pikaza eta Ainara Ortegarekin batera.

Exit mobile version