MUSIKA

Santiago Latorre eta Sara Paniagua artistak arituko dira gaur L’Monon

Bilboko L’Mono aretoak Santiago Latorreren eta Sara Paniaguaren Ecliptica izeneko ikus-entzunezko emanaldia hartuko du. Saioa 21:00etan hasiko da.

L’Monok jakinarazi duenez, Ecliptica ikuskizuna grabitatea hausten saiatzen da, bidaia da kosmosean barrena. Ambient-aren, elektronikaren eta esperimentazioaren esparruetan sustraituriko ikuskizuna da.

Santiago Latorre musikariaren ibilbidea 2005ean hasi zen. Garai hartan soinu bandak egiteari ekin zion dantza, antzerki, zine eta moda ikuskizunetarako. 2008ko azaroan Orbita izeneko lehendabiziko lana argitaratu zuen. Lan horri esker, Txinan, Japonian eta AEBetan izan zen, besteak beste. Horrez gain, hainbat jaialditan parte hartu du, hala nola, Sonar-en, LEMen, edo Periferiasen.

Sara Panigua, berriz, diziplina anitzeko artista da, dantzari eta bideo-arteari loturikoa batik bat. Ecliptica ikuskizunaren alde bisualaz arduratzen da. 2007. urteaz geroztik zenbait dantza ikuskizunetan egin du Latorrerekin, baita Orbita lana aurkezteko AEBetan egin zuten biran ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button