Nontzeberri

Mamba Beat taldeak “Paint me in black” lana plazaratu du

Mamba Beat pop rock elektronikoko talde bilbotarrak Paint me in black izenburuko grabazio berria argitaratu du. Diskoak hamar kantu itsaskor eta dantzagarri biltzen ditu, taldearen zuzeneko biziaren isla direnak.

Sukaldean lan handia egin dute bilbotarrek. Horretarako, ondoko osagaiak erabili dituzte: gitarren presentzia handiagoa, bateria trinkoak eta potentzia handiko baxu sintetikoak, pop melodiak, indie-rock giroak eta elektronika dantzagarria… Depeche mode, U2 eta Kasabian taldeen erara.

Diskoa Donostiako Doctor Master estudioetan grabatu eta nahastu dute. Bi erremix ere gordetzen ditu, David Kano (Cycle ) Madrilgo ekoizle entzutetsuaren eskutik.

Urte hasierarako, disko berria aurkezteko, kontzertu andana iragarri  du Mamba Beat bandak: urtarrilaren 22an , Miarritzeko Atabalen; urtarrilaren 29an, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan; otsailaren  5ean, Donostiako Dabadadan; otsailaren 12an, Bilboko Kafe Antzokian eta  martxoaren 18an, Madrilgo El Juglar lokalean.

Exit mobile version