LITERATURA

“Malgu da gaua”, pianoa eta poesia

Arkaitz Mendoza eta Ekaitz Unai Gonzalez bikoteak Malgu da gaua izeneko ekimena egingo dute ostegunean, apirilak 23, Gasteizko Aldabe gizarte etxean. Arkaitz Mendoza pianoan arituko da, eta Ekaitz Unai Gonzalez aktoreak Harkaitz Cano euskal idazlearen poemak irakurriko ditu.

Arkaitz Mendoza piano-jotzaileak Harkaitz Cano idazleari jarri zion erronka batetik sortu zen ideia:  Chopinen Nokturnoak entzun eta pianoaren doinuak hitzetara ekartzeko, alegia. Hasierako asmoa Gerardo Diegok Chopinen Nokturnoen harira idatzita dituen poemak euskaratzea bazen ere, poema berriak idatzi ditu Canok. Idazlearen aburuz, “Nokturnoek badute giro krepuskular moduko bat, eta idazketa errazten duen tonu inpresionista doi hori”; hori guztia islatzen eta umore puntu batekin zipriztintzen ere saiatu dela adierazi zuen.

Izan ere, Malgu da gaua Kutxa Fundazioaren eta Donostia Musika elkartearen ekarpenekin sortutako disko-liburua ere bada, Etxepare Euskal Institutuak Euskal Sortzaileak Sailean argitaratu duena, eta nahi izanez gero, Etxepare Euskal Institutuaren webgunean irakur dezakezuena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button