BERTSOTAN

Malerrekako eta Leitzako taldeak aurrera, “Bardoak” lehiaketan

Anizen eta Tuteran jokatu dira lehen bi finalaurrekoen joaneko saioak, eta Malerrekako eta Leitzako taldeek lortu dute garaipena.  Hortaz, finalerako lehen pausua eman dute Bertsonautak eta Atekaberts komeni taldeek.

Betiko lez, giro ederrean burutu ziren saioak. Malerrekakoen partetik, Alazne Untxalo, Egoitz Gorosterrazu eta Iker Gorosterrazu aritu ziren bertsotan, eta Eneko Fernandez, Erika Lagoma, Etxahun Azkarraga eta Iratxe Muxika izan ziren Lesakako ordezkariak. Maialen Belarra aritu zen gai-jartzaile.

Tuteran Leitzako Atekaberts komeni eta Sakanako Sakaña taldeen artekoa izan zen.  Lehenengoan Aitzol Eizmendi, Ane Intxausti, Joanes Illarregi eta Miel Mari Elosegi Luze aritu ziren kantuan, eta Ekain Alegre, Idoia Granizo eta Saats Karasatorre izan ziren Sakaña taldean bertsolari. Xabat Illarregik egin zituen gai-jartzaile lanak.

Ostiralean eta larunbatean jokatuko dira finalaurrekoei dagozkien hurrengo saioak. Ostiralean, martxoak 6, Atarrabiako Etxebeltza Elkartean arituko dira Leitzako eta Sakanako taldeak. Eta larunbatean, Tafallan Berako Lamixene eta Barañaingo Hego haizea taldeak.

Martxoaren 28an Bardoak txapelketaren finala jokatuko da, Lizarra Ikastolan, 17:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu