MUSIKA

Makulu Ken bandak “Kalez kale” izenburuko afrobeat eztanda plazaratu du

Lasarte herriko Makulu Ken taldeak Kalez kale izenburuko bigarren diskoa argitaratu berri du. Gipuzkoarrek bertako afrobeat-a egiten du; haien hitzetan, “euskalafrobeat-a”.

Makulu Ken taldeak afrobeat estiloko ariketa ederra egin du bigarren ahalegin honetan, izan ere, aurreko lanean estilo ezberdinen fusioa nagusitzen zen, tartean, afrobeata, baina, bigarren hau puruagoa da, alegia, afrobeat hutsa entzuten da hamabost kantuetan. Tarteka, abesti lasaiago batzuk ere agertzen dira.

Disko aberatsa da haize konponketetan, ahots eta koruetan, eta nola ez, perkusio lanean, Afrikan sustraitutako musika den aldetik. Taldeak, gainera, ahalegin berezia egin du euskarazko hitzak perkusioek bultzatutako erritmo afrikarretan sartzeko, eta emaitza sendoa eta landua da.

Diskoa urte eta erdiko lanaren fruitua da, eta jarri eta berehala jabetzen da entzulea horretaz, asko zaindutako lana baita; agian, luzeegia suerta daiteke, afrobeataren tradizioari jarraiki, kantuak luzeak baitira, baina guztira 15 kantu izaki, luzeegia gerta daiteke.
Diskoa taldeak grabatu du aipatutako tarte horretan, eta kolaborazio askorekin egindako lana da, makina bat instrumentu entzun baitaitezke disko osoan.

Informazio gehiago: makuluken.wordpress.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button