IKUS-ENTZUN

Bihartik aurrera "Animatic 2010" Iruñean

Azaroaren 12tik 27ra bitartean Animatic animaziozko zinema egingo da Iruñean. Film luze eta laburren proiekzioak, mahai-inguruak eta tailerrak osatzen dute egitaraua.
Civican-ek antolatzen du ekimena, pelikula eta berau sortzeko prozesuak zelangoak diren publikori erakusteko.
Lehen asteburuan Anim-arte: creación al margen de la ficción izenekoa izango da. Dokumental laburrak, musika-bideoak eta publizitatezko iragarkiak emango dira.

Azaroaren 19 eta 20an nazioarteko produkzioak izango dira ekimenaren ardatz. Hauetako asko saridunak izan dira kanpoko jaialdietan, eta gazte eta helduei zuzendurik daude. Nick Park zuzendariaren Wallace & Gromitt: a matter of loaf and death lana nabarmendu behar da sail honetan.

Anim-arte: creación española azken asteburuan izango da. Argi dagoenez, Espainiako animazioa zertan den erakusten duen hainbat lan pantailaratuko dira tarte horretan.
Programa diziplinako adituen topaketa batekin eta tailerrekin osatuko da.

Egitarau osoa Civican-en webgunean dago ikusgai.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button