BESTELAKOAK

Makina bat marrazki, margolan, kontakizun, gutun, istorio, mezu eta olerki

Konfinamendu-egoera honetan umeak entretenitzeko helburuz, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia Txapeldun ekimena jarri du martxan, eta umeen erantzuna handia izan da, izan ere,  ehundik gora marrazki, margolan, kontakizun, gutun, istorio, mezu eta olerki bidali dituzte.

Bizkaia Txapeldun ekimenarekin ere Bizkaiko zenbait idazle eta ilustratzailek bat egin dute: Toti Martínez de Lezeak eta Nuria Hache ilustratzaileak El pincel mágico ipuina egin dute; Mikel Alvirak eta Alex Orbek, Hashtag contra virus; Leire Bilbaok eta Irati Egurenek, Egunpasa ederra; Nerea Arrienek eta Ane Pikazak, Leihoetako bateriak; Jabier Elortzak eta Elena Ciordiak, Telmoren Beldurra, eta Seve Callejak eta Kike Infamek, Pony Pottoka.

Proiektu honen bidez, “konfinamendu-egunak ahalik eta modurik atseginean pasatzen lagundu nahi du Erakundeak eta, horretarako, gonbit egin die txikienei, ondo pasatzen duten bitartean, beren maitasuna helaraz diezaieten gure aitite eta amamei, mezu, gutun, olerki, marrazki edo margolan baten bidez”.

Umeek bi aukera izango dituzte gure aitita-amamengana hurbiltzeko. Marrazkien eta margolanen bidez Tú pintas mucho atalean parte hartu ahal dute, eta Palabras mayores atalean, kontakizun, gutun, olerki edo mezuen bidez.
Parte hartzeko aukera zabalik dago oraindik, eta jasotzen diren txikien eta profesionalen lanekin liburu bat osatuko da.

Marrazkien eta margolanak (argazki bat atera behar zaie) posta elektronikoz bidali helbide honetara: bizkaiatxapeldun@bizkaia.eus. Idazlanak ere horra bidali ahal dira.

Bidaltzen diren lanak egunero argitaratuko dira ekimenari buruzko informazioa duen web-orrian: www.bizkaia.eus/bizkaiatxapeldun.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button