MUSIKA

Makina bat kontzertu ikusteko proposamena Euskadiko Orkestratik

Euskadiko Orkestrak osasun-larrialdiak irauten duen bitartean, multimedia edukien bidez, makina bat kontzertu ikusteko proposamena dakar.

Euskadiko Orkestrak bat egin du etxean geratzeko deiarekin, eta horrexegatik joan den astean iragarri zuen apirilaren 4ra arteko kontzertu guztiak bertan behera geratu direla, eta horrek eragina izan du, oraingoz, abonu Denboraldiko bi programatan, eta Miramongo bi Matinéetan

Aurrean ditugun aste zail hauetarako, Euskadiko Orkestrak multimedia-eduki sorta bat jarri nahi du erabiltzaileen eta jarraitzaileen eskura. Eduki horiek unean-unean osatzen eta aberasten joango dira bertatik.
Hantxe topatu ahalko dituzue adibidez, Euskadiko Orkestra eta Zea Mays, edota Euskadiko Orkestra eta Doctor Deseo taldeekin egindako kontzertuak.

Gainera, webguneko Kontzertuak atalean Euskadiko Orkestraren zuzeneko grabazio ugari entzun ditzakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button