ESZENA

Makina bat ikuskizun Leioako agendan

Kulturaz beteriko agenda berria programatu du Leioako Udaleko Kultura Sailak 2017ko urtarriletik ekaina bitartean.  Lehen seihilekoan zehar, Kultur Leioako gune eszenikoetan, 22 ikuskizun izango dira guztira: 5 antzerki, 5 dantza ikuskizun, 8 kontzertu eta 4 familia-ikuskizun.

Agenda berria urtarrilaren 13an eman zitzaion hasiera , Velvet Events & Buxman Producciones-en Yo, Feuerbach obrarekin. Horren ostean, Artedrama plataformarekin batera antolatua, euskal sormen eta antzerkiaren ardatz garrantzitsua den Kultur Maratila helduko da. Otsailaren 1etik 5era sei proposamen eskainiko dira: Antzerkia, Beheko Larrainerekin, eta ATX Teatroaren Atte hil aurretik eta Fakiu. Dantza, Ertza Dantzaren eskutik, Hariak lanarekin; eta musika Amoranterekin, Ruper Ordorikarekin, eta Unai Elorriagak eta Gibelurdinek-ek sortutako ikuskizunarekin, Shane McGowanen gibela. Otsailean ere Karl Stetsek Cuerdo obra aurkeztuko du.

Hortik aurrera honako zitak izango dituzue: martxoaren 10ean, Arriaga Antzokiaren produkzioa Una casa de muñecas  lana. Martxoaren 24an, Hendaiako Rouge Élea konpainiak Ceci est la couleur de mes rêves (Hau da nire ametsen kolorea) aurkeztuko du. Apirilaren 5ean, Kukai Dantzak Oskara plazara aurkeztuko du. Apirilaren 29an, Dantzaren Eguna ospatzeko, Libertino, Vargas & Brûlé andaluziarren lana emango da.

Musikaren esparruan, Musika Gertu zikloa izango da Gari & Maldanbera, Dead Combo, eta Clara Peya musikariekin. Eta apirilaren 7an, musika eta dantza Alos Quartet & Aukeran taldearekin.  Familientzako ikuskizunak ez dira faltako Eidabe & Balea Musika Ideiak, Borobil Teatro edo Ganso & Cía-ren proposamenekin.

Eta maiatzean, huts egin barik, Umore Azoka.

Egitarauaren xehetasun guztiak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button