IKUS-ENTZUN

Mendiaren kultura guztia MendiFilm Festival-en

Orainokoan, Gasteizen burutu den MendiFilm Festival jaialdiak salto eman du aurten Bilbora, eta hala, abenduaren 14tik 23ra bitartean, mundu osoko mendi-kirolarien filmik ederrenak ikusteko parada egongo da. Arlo honetako zuzendari onenetakoak bilduko dira Bilbon eta horiekin batera munduko alpinista eta eskalatzailerik entzutetsuenak.

Zirrara baino ez dugu erdietsiko abenduaren 14tik 23ra bitartean Bilboko hainbat tokitan pantailaratuko diren film ikusgarriekin. Mendiarekiko grina eta mendizaletasunen magia izango dira protagonistak, aste horretan sekzio ofizialean parte hartuko duten ia berrogeita hamar filmetan; eta esparru bera ere zabalduko da pantailetatik kanpo, izan ere, erakusketak, tailerrak, kaleko ekintzak edota mendi-ibilaldiak ere antolatu dira.

Pantaila handietatik pasatuko diren eskaladako jarduerez gain, eskia, base-jauziak, piraguismoa, mendi-bizikleta, izotz eskalada eta mila paisaia ederrez hornituriko lanak ikustatu ahalko dira.

Estreinaldiak ere izango dira jaialdiaren barruan. Alex Txikon eta Carlos Suarez bikoteak Gasherbrum I-eko neguko espedizioetan igarotako trantzeak ikusiko dira lehen aldiz pantailetan Bajo Zero titulupean.  Rope Up, Pura Vida, Pou anaien pasioa, Niver Meroi, Hervé Barmasse, eta beste protagonista andana bat osatuko dute programazioa. Aurten keinu bat egingo zaie kirol hauetan jarduten duten emakumeei, eta hala, Nives Miroi, Silvia Vidal, Edurne Pasaban, Steph Davis eta beste eskatzaile eta mendizale batzuek hartuko dute protagonismoa bai pelikuletan zein epai-mahaietan.

Mendizaletasuna zuen pasioa baldin bada, ez utz egin abenduko laugarren astean, eta begiratu hemen zer, non eta noiz hobeto jakiteko.



Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button