Nontzeberri

Makina bat gai eta protagonista Rafa Egigurenen ipuinotan

Rafa Egiguren idazleak hamahiru ipuin bildu ditu Txipiroiak bere beltzean (Susa) izeneko lan berrian. Erredakziora heldu den liburua zabaldu dugunean, ohartu gara bigarren ipuinak eman diola titulua bilduma osoari, baina beste tituluek askotarikoak eta oso interesgarriak dirudite.

Liburuaren kontrazalean honakoa irakurri dugu: “Japonian misiotan dela antzerki zuzendari batekin pilota apustua egiten duen jesuita; Donostiako Alde Zaharrean Pintxo Tasting Tour batean dabilen bitartean molotov koktelak hegan ikusten dituen kataluniarra; 36ko gerraostean, ezkonbidaia Santoñan preso duten senidea bisitatzeko baliatzen duen bikotea; Euskal Herriko etxe baten eta jabearen bilakaera kontatzen dituen xurgagailu japoniarra; antolakunde klandestino batean, bikotekidearen kontrako ildoa aukeratzen duen militantea; XVI. mendeko Txinako nobela batetik ateratzen den pertsonaia, donostiar baten desioa betetzeko… Askotarikoak dira ipuinotako protagonistak eta gaiak. Ustekabeko tokietan aurkituko du umorea irakurleak Rafa Egigurenen hamahiru ipuinotan. Liburuek, klandestinitateak, antzerkiak, zahartzaroak zeharkatzen dute idazlearen aurreneko ipuin bilduma. Eta bere lanetan ohikoa den Ekialdeko kulturak”.

Txipiroiak gustuko badituzue hemen irakurri ahal duzue ipuin hori.

Exit mobile version