IKUS-ENTZUN

Makina bat film Tabakaleraren zine programazioan

Apiriletik ekainera bitartean, Tabakalerako pantailan zinearen inguruan lan egiten duten erakundeen (Euskadiko Filmategia, Donostia Kultura, Elías Querejeta Zine Eskola SSIFF-Donostiako Zinemaldia) proposamenak ikusi ahalko dira.

Giza Eskubideen Zinemaldiarekin elkarkidetzan Galdera batzuk fokua sortua da. Sail horretan nazioarteko jaialdietan aurkezturiko lau pelikula izango dira, “historiaren, gerraren eta aldaketa politikoen arteko harremanen inguruko hainbat galdera mahai-gainean ipini eta zineak talde-memoria gisa duen paperaren inguruko gogoeta bultzatuko dutenak”.

Euskal Itsas Museoarekin elkarrizketan, Lurralde Berriak fokuan, “zine garaikideak modu kritiko-poetikoan gogoeta egiten du geografia berrien ideiaren inguruan”.

Datozen hilabeteotan osotuko da, halaber, Jatorrizko soinu banda, pelikulak zuzeneko musikaz laguntzen dituen gure fokuaren programazioa. Apirilean, Austrian Filmarchiv-ek berreskuratutako bi lan proiektatzearekin batera, Inou Ki Endok (Austria) berak sortutako musika joko du zuzenean. Maiatzean, kontzertu berezi batean Raül Refreek SSIFFen azken edizioan Urrezko Maskorra irabazi zuen Isaki Lacuestaren Entre dos aguas filmerako idatzitako soinu banda interpretatuko du.

Gutun Zuriak programaren barruan Bartzelonako Americana Iparramerikako zine independentearen jaialdiari eskainiko zaion tartea atondu da. Bertan, hiru pelikula proiektatuko dira: Raul Ruiz zuzendariaren The Golden Boat (1990), Paul Danoren Wildlife (2018), eta  Frederick Wiseman zine dokumentalaren maisuaren Monrovia, Indiana (2018).

Ekainean Miarritzeko FIPA, zine dokumentalaren jaialdiari eskainitako Gutun Zurian Daraya, la bibliothèque souos les bombes (2018) proiektatuko dute. Eta ekainera arte jarraituko dute jadanik abian diren bi zuzendari handien (Agnés Varda eta Claire Denis) atzera begirakoek. Euskadiko Filmategiak zine mutuaren eta slapstickaren maisu handiari, Buster Keatoni, eskainiko dio ziklo eder bat.

Zine feministari egiten ari zaizkion berrikusketa zikloak ere jarraituko du, eta Marleen Gorris eta Cheryl Dunye zinegileen pelikulak proiektatuko dituzte datozen saioetan.

Hori, beste kontu pilo bat, Tabakaleran.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button