BERTSOTAN

Asteon bi saio izango dira Gasteizen

Arabako Bertsozale Elkarteak asteon izango diren bertso-saioak iragarri ditu. Hala, bi hitzordu izango dira Gasteizen apirilaren 24an eta 25ean.

Hala, apirilaren 24an III Bertsokatu Txapelketaren azken saioa izango da Garraxi tabernan. Ondoko bertsolariak arituko dira: Asier Azpiroz, Maialen Saez de Okariz, Maddi Gallastegi, eta Jagoba Apaolaza. Saioa 21:00etan hasiko da, eta azpimarratu behar da txapelketa horren finala maiatzaren 9an egingo dela Gasteizko gaztetxean.

Apirilaren 25ean, Koldo Mitxelena Institutuan Euskara, Gazteok Eta Bertsoak izenburuko saioa egingo dute kafe baten inguruan, 12:00etatik 14;00etara. Ekitaldian 16 urtetik gorako ikasle, irakasle, guraso, gai-jartzaile eta bertsolariek parte hartuko dute, besteak beste.

Arabako bertso-agenda eguneratuta: http://www.arababertsozale.org/#/agenda/4562662490

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button