ARTEA

Maki Na Kamura japoniarraren erakusketa, Bilbaoarten

Berlinen finkatuta dagoen Maki Na Kamura pintore japoniar kotizatuaren Horizon, rainbow and horizon  (Zerumuga, ortzadarra eta zerumuga) izenburuko erakusketa paratu du Bilbaoarte zentroan, martxoaren 6ra arte. Pintura-erakusketarekin batera, Hitoshi Matsumoto eta Kenji Mizoguchi zinegileei buruzko zikloak ere antolatu ditu Bilboko arte-zentroan.

Pintore japoniarrak, kolorez betetako paisaia “zirraragarriak” bildu ditu erakusketan. Arte-adituek poesiarekin lotu dituzte Maki Na Kamuraren paisaiak.

Hala, Kosme de Barañano erakusketaren komisarioaren arabera, “Maki Na Kamurak honela definitzen du pintura: irudiei emozioa emanez gogobetetasuna topatzen saiatzen den artista kontentagaitzak egindako ahalegina da. Itxuren eta haiek interpretatzeko zailtasunen kontra, Maki Na Ka­muraren poesia piktorikoak ahalmen espiritual sakona dauka: haren margotze-lanaren subjektua da pintura”.

Erakusketaren izenburuaren harira, artistak berak ondokoa azaldu du: “Zerumuga hor dago soilik noizbait margolari batek irudikatu zuelako. Hala, zerumuga, ortzadarra eta zerumuga konbinazioa ez da ezinezkoa”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button