MUSIKA

Makala, lan eta lan

Makala musikari eta disko jartzaile gipuzkoarrak bira luzea hasi zuen joan den ostiralean. Izan ere, asteburuan Austrian izan da. Hilaren 16an, berriz, Elorrion izango da eta hortik aurrera jo eta su arituko da Bartzelonan, Granadan, Donostian eta abar.

Horretaz gainera, zarauztarrak Swinging the Afro Mambo hamar hazbetekoa kaleratuko du hil honetan. Ez hori bakarrik, udan, Unexpected Tapas estudioko lan luzea kaleratuko du. Bi lan hauek Lovemonk diskoetxeak argitaratuko ditu.

2009an Partió la tabla / Cartoon tune (Lovemonk 2009) singlea argitaratu ostean, kritika espezializatuaren onespena izan zuen Vamos a comer (Lovemonk 2010) lanaren haritik. Latin doinuak biltzen dituen lau abestiko grabazio hori atzerriko dj eta ekoizleek ere gustuko izan zuten.

Makalak jada 15 urteko ibilbidea egin du eta bere saioetan hainbat estiloren uztarketa gauzatzen du, eta azkenaldian beats elektronioez lagundutako latin, boogaloo, cumbia, rumba, soul, funk doinuak aurkezten ditu,swing, jazz eta ska baztertu barik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button