IKUS-ENTZUN

Maitemintze baten lekukotasuna

Bihar, otsailak 14, Bilboko Bulegoa z/b aretoan, Zinema_Ilegala zikloko beste saio bat eskainiko da. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Marie Losier zuzendariaren The Ballad of Genesis and Lady Jaye (2011) filma pantailaratuko dute, eta ondoren, solasaldia izango da.

Badirudi amodioa feminismoaren etsaia dela. Nola ez izan susmorik hartaz? Amodioa (erromantikoa, jakina) lubrifikatzaile ezin hobea da familia nuklear heterosexuala gizakiaren bilakaera natural bakar gisa aurkezteko. Arrazoitik ihes egiten duen eta, beraz, arrazoiaren bidez ezin gezurta daitekeen indar gisa. (…) The Ballad of Genesis and Lady Jaye filma San Balendin egunean inork ospatuko ez lukeen maitemintze baten lekukotasuna da.
Amodioaren eta identitatearen inguruko hausnarketa performatiboa da. Nola edo hala, Genesisek eta Lady Jayek, hainbeste maite zuten elkar, non bat bakarra izatea erabaki baitzuten. Amodio horren emaitza ez zen haien ondorengotza izan, beraiek baizik: Pandrogyna.

la santamari(c)ak proposatutako saioa da. Bere lanean, gorputzak eta identitatearen ekoizpena ikertzen ditu, generoak, mugimendu sozialek eta antipsikiatriak zeharkatuta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button