BERTSOTAN

Maite Sarasola Bizkaiko Eskolarteko txapelduna

Bizkaiko Eskolarteko idatzizko eta bat-bateko txapelketak larunbatean jokatu ziren Abadiñon, eta bertan 200 gazte baino gehiago elkartu ziren bertsogintzaren inguruan.

Goizean Eskolarteko idatzizko finala eta Eskolarteko bat-bateko finala jokatu ziren. Eguerdian bazkari herrikoia izan zuten bertaratu zirenek. Ostean,  arratsaldean, taldekako finala izan zen, 17:00etan hasita.

Aurten 38 parte hartzaile egon dira bat-bateko txapelketan eta lau kanporaketa jokatu dira. Horietatik zortzi heldu dira finalera: Maider Altuna, Bittor Altube, Maite Sarasola, Peru Irastorza, Ander Sarriugarte, Janire Arrizabalaga, Peio Lago eta Amaiur Atxa.

Saio osoa burutu ostean, Maite Sarasolak batu zituen puntu gehien, eta beraz, 2019ko Bizkaiko eskolarteko txapela lortu zuen. Buruz burukoa jokatu duten bertsolari biak, ekainaren 8an Saran jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalera sailkatu dira.

Egunak eman zuenari buruzko informazio guztia, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button