ARTEA

Maite Gurrutxaga ilustratzaileak erakusketa inauguratu du Donostian

Katapulta Plataformak Maite Gurrutxaga (Amezketa, 1983) ilustratzailearen Txori bat leihoan izenburuko erakusketa ondu du Donostiako Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan. Erakusketa zabalik izango da apirilaren 22ra arte.

Arte Ederretan lizentziatua da Gurrutxaga. Arte ederrak ikasten ari zela topatu zen ilustrazioarekin, eta horri eskaini nahi ziola bere denbora erabaki. Horregatik, Bartzelonako Escola de la Donan ilustrazioa ikasi zuen ondoren. 2008an hasi zen liburuak ilustratzen, eta euskal idazle ugariren liburuak ilustratu ahal izan ditu.
2009. urtean Alex nire laguna liburuagatik Etxepare saria jaso zuen Mikel Gurrutxagarekin batera. 2013an, Edo! argitaletxearekin Alderik alde zirriborro liburua argitaratu zuen, irudiz betetako eta testurik gabeko liburu berezia.

Habiak komikiarekin, 2014ko Euskadi literatura saria jaso zuen literatura lanaren ilustrazioa atalean, eta 2015ean, Album Ilustratuen Lazarillo Sariaren irabazle izan zen, Alaine Agirre idazlearekin lankidetzan, Martin liburu ilustratuarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button