LITERATURA

“Maitatu zure egunak” Pako Aristiren poesia liburu berria

Maitatu zure egunak (Erein) izeneko lana argitaratu du Pako Aristik. Egilearen seigarren poesia liburua da.

Obra berri honetan egileak bost gai ezberdinak badirela esan du, izan ere, bost atal badauzka:  harridura landu du (beste egun bat bizirik nago);  gizartearen eta norbanakoaren arteko tentsioaz ere idatzi du; zahartzaroa ere oso presente dago (zer egiten ari garen gure zaharrekin), eta denboraren iragaitea; egia eta ipuinen arteko aldea; eta (argazkirik ez, mesedez) ego inflazioarekin loturiko gaia.

Ereinen hitzetan, “harridura izan zen lehenengo, munduak eskaintzen duen ikuskizunaren aurrean. Gogoeta hurrena, bizitza ulertu ote litekeen, edo ez. Eta poesia etorri zen azkenik, mikroskopio bat bezala, gauzen alderdi txikienak jasoz agian osotasun bat erdietsiko duen itxaropenarekin. Jakintsuak esan zuen bezala, gauza gutxi behar dira bizitzeko: osasuna, ardo kopa bat ilunabarrean, lagun bat ondoan. Eta poesia, gaineratuko genuke. Bizitza ulertzen bakarrik ez, gozatzen ere laguntzen duelako. Hartu liburua, gorde patrikan, eta abiatu zaitez bidean”.

Maitatu zure egunak:
laster desagertuko dira.
Maitatu zure orduak, minutuak,
zeruak eta neguak.
Zu asko ohartu gabe
iragaten dira,
pentsamenduetan galdurik
zabiltzan bitartean.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button