IKUS-ENTZUN

Maitasunari buruzko zine zikloa abiatu dute Donostian

Donostiako FNAC dendan maitasunaren gaia ardatz duten filmak bildu dituzte Love Off izenburupean. Zikloa iragan asteazkenean hasi zen Dear John filmarekin eta 28an amaituko da Love Actually pelikularen. Orotara sei film proiektatuko dituzte.

Hurrengo filma Julio Medem zuzendari donostiarrak 1998. urtean estreinatu zuen Los amantes del Círculo Polar ezaguna izango da.

Najwa Nimri (Ana), Fele Martínez (Otto), Maru Valdivielso (Olga), Nancho Novo (Álvaro), Peru Medem (Otto mutikoa), Sara Valiente (Ana neskatoa) aktoreek antzezturiko film honek Ana eta Otto zortzi urteko neska-mutikoen harremana kontatzen du. Eskolatik irten eta elkar ezagutuko dute, topaketak horretatik maitasun istorio sekretua eta zirkularra sortuko da. Afera hamazazpi urte geroago amaituko da, Finlandian, Zirkulu Polar Artikoan, hain zuzen ere.
Hala, filmak bi protagonisten amodiozko istorio ederra eta dramatikoa kontatzen du, haurtzarotik heldutasunera.

Gipuzkoarraren laugarren filma amodiozko istorio boteretsua da, irreala dirudien arren. Bere egitura zirkularra eta istorioa kontatzen duten ikuspuntu ezberdinak dira bere ezaugarri nagusiak, eta horiei esker tragedia kutsuko film sendoa bilakatu da urteen poderioz.

Halaber, hilaren 9an Remember Me ikusi ahalko da; 22an, Pride and Prejudice, eta 27an, Atonement.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button