BESTELAKOAK

Konexio Gertagaitzak deialdia

Artista eta pentsalarientzako deialdia da Konexio Gertagaitzak (Conexiones improbables) programa.

Honezkero, 2012ko edizioaren deialdia zabalik dago nazioarteko artista eta zientifiko sozialentzat, Euskal Herriko zazpi erakundeekin kolaboratzeko berrikuntza proiektuetan: Artepan (artisau-okintza eta gozogintza), EDE Fundazioa (esku-hartze soziala), Eraikune (Eraikuntza Klusterra Euskadin), Uvesco Taldea (supermerkatuak), Oiz egin (landa-garapenerako plataforma), Orbea (bizikleten diseinu eta fabrikazioa) eta Silam (silikonazko elastomeroetan oinarritutako produktu eta soluzioak).

Proiektuak aurkezteko epea ekainaren 25ean amaituko da, gero, elkarlan epea irailetik 2013ko ekaina bitartean gauzatuko da eta ordainsariak 12.000 eurokoak izango dira.

Deialdiaren oinarriak eta eskatutako ikerketak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button