ESZENA

Maitaldia 2016 hasiko da gaur Biarritzen

Gaur hasita eta irailaren 18ra bitartean ospatuko da Temps d’Aimer edo Maitaldia dantza jaialdi erraldoiaren 26. edizioa Biarritzen.

Abangoardiako dantza konpainia interesgarrienek hartuko dute hiria, tartean, Rhineko Opera Nazionaleko Balleta, Marseillako Balleta Nazionala, La Rochelleko ZKN, Dantzaz konpainia edota Malandain Balleta. Talde hauek ikusgarririk preziatuenak eta ederrenak eramango dituzte kostaldeko herrira, eta Maitaldiak guztiak bilduko eta zabalduko ditu.

Gaurko saioa, 21:00etan izango da Gare du Midin, Par Hofesh Shechter konpainiaren eskutik. Babarians izeneko lana aurkeztuko du talde honek.

Asteburua ere ikuskizun bereziz beterik etorriko da. Han egoteko aukera izanez gero, hona hemen jaialdiaren programazioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button