ARTEA

Maider Kuadra argazkilariaren sepiazko irudiak, Iruñean

Maider Kuadra (Iruñea, 1974) argazkilariak Euskal Herria – Zilarrezko irudiak: Euskal Herriko argiak izenburuko erakusketa paratu du Nafarroako hiriburuko ContraLuz galerian. Erakusketa zabalik egongo da abuztuaren 14ra arte.

ContraLuz galerian paratutako irudiak euskal folkloreko musika-instrumentu eta jantzien ingurukoak dira. Argazkiek antzinako kutsua erakusten dute, zahartuta ageri dira.

Kuadra analogikoan zein digitalean aritzen da, baina teknika esperimentalak eta antzinakoak ditu gustuko, esaterako Kolodioi Hezea. Halaber, jorratzen dituen gaietan, iragankortasuna eta ukiezintasuna ageri dira, oroitzapenak, ametsak, edo bizitza eta heriotza.

Hamahiru urterekin hasi zen nafarra argazkiak egiten, aitonaren kamerarekin. Harrezkeroztik, ez da gelditu. Aditua da Ikus Arteetan eta argazkigintzan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button