Nontzeberri

Maialen Lujanbiori elkarrizketa “Argian”

“Txapelketa hasi aurretik badakigu zer dagoen jokoan, zer arrisku dituen. Txapelketa eder bat ateraz gero sekulako saria da, jendearen harrera hori, plazetan ez bezalako arrakasta, bai mediatikoa eta bai txalo dosi izugarria… baina beste aldea ere badu, hariaren gainean zoazela eta erortzeko arriskua. Momentuan hor gaude zurrunbiloan eta badirudi hil ala biziko gauza dela eta hori dela munduko gauzarik inportanteena; gero distantziarekin ikusi behar da eta erlatibizatu.

Bertsogintzan ere txapelketa mugarri izaten da normalean, baina ez da oinarria. Ez gaitezen despistatu. Ikusgarrienak txapelketak dira, baina oinarria eta benetan garrantzitsuak direnak astebururoko saioak dira. Txapelketaren aparraldia, eta txapelketako pozak eta penak ongi daude, baina denborarekin, zorionez, erlatibizatzen dira eta etorriko da Zeanuriko saioa, Anizko saioa, Bilboko saioa… horiek dira egitan bertsolaritzari eusten diotenak urtean”.

Irakurri osorik hemen.

Exit mobile version