MUSIKA

Ornitorrinkusek zabalduko du Kafea eta Galletak saioaren hirugarren urtea

Ornitorrinkusek larunbatean, hilak 6, Gernikako Gaztetxean eskainiko duen saioa berezia izango da. Haien diskoa entzun, iruzkindu eta zenbait kanta joko baitituzte. Ornitorrinkus musika garaikideak, elektronikak eta bertsoak elkar hartuta osaturiko hotsen eta ahotsen emanaldia da, performance-aren, kontzertuaren eta happening-aren artean kokatzen dena.

Saxofoiak, elektronikak eta ahotsak, bakoitzak bere alorra arakatzen du lehenik eta elkar eragiten ausartu ondoren. Hiru ahotsek hizkuntza berri trinko bat sortzeko ahalegin honek esperimentazioa du bide eta helburu.

Ornotirrinkus honako kide hauek osatzen dute: Maialen Lujanbio, ahotsa, hitzak; Judith Montero, saxofoiak; Xabier Erkizia, elektronika, zaratak, bestelako soinuak; Ibai Gogortza, argiztapen teknikaria, eta Iñigo Telletxea, soinu teknikaria.

Azaroaren 13an, berriz, Kokoshca iruindarrak izango dira Kafe eta Galletaken. Kontzertu akustikoa eskainiko dute, eta Nicoren Desertshore bikaina aukeratu dute kontzertua baino lehen entzuteko. Garagea, popa, lo-fia egiten dute. Ordu txikietan abesteko kantak. Hiru disko argitaratu dituzte orain arte, bi aurten. Lehenengo biak Madrileko Birra y Perdiz diskoetxeak atera zizkien, eta hirugarrena, bitxikeriaz osatutakoa, Nosotros los Rusos-ekin argitaratu dute.
Orain arte bezala, Kafea eta Galletak ekimeneko kideek Gernikako gaztetxean egingo dituzte saioak, 18:00etatik aurrera.

Kafea eta Galletakek bidalita

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button