BERTSOTAN

Maialen Lujanbioren bertso ibilbidea, “Hitzetik Hortzera” saioan

Hitzetik Hortzerako saioa berreskuratuko dute,  eta igandean, 15:00etan, Euskal Telebistan, Maialen Lujanbioren bertso ibilbidea errepasatuko dute.

Maialen Lujanbiok ia 30 urte bete ditu plazaz plaza kantuan, eta egindakoaz mintzatuko da saioan, “egindako bidearen oroimen ederra daukat, lagunekin egin dut eta mugimendu eder baten parte sentitzen naiz”.
Hondarribian egin zuen Maialen Lujanbiok bere lehen plaza bertako emakume taldeak bultzatuta, 1992an: “Niretzat oso garrantzitsua izan da Hondarribia eta bertako emakume taldea”. Lehen plaza hartatik gaur egunera arte bertsolari bezala emandako teorizazio mailaren garatze prozesuan murgilduko gaitu igandeko saioan: “Teorizaziora esperientziatik iritsi naiz”. Hein handi batean gizon artean ibilitako bide honetan izan dituen ezaugarriez galdetu, eta, noski, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan egindako ibilbide oparoari ere egingo zaio tartea: ”2001eko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian aurrerapauso bat eman nuen”.

Igandean, Maialen Lujanbio bertsolari handiarekin hitzordua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu