BERTSOTAN

Maialen Lujanbio eta Xabier Erkizia, Bilbon

Maialen Lujanbio bertsolaria (letrak, ahotsa, kantua) eta Xabier Erkizia musikaria (letrak, soinuak, makinak) elkarrekin arituko dira larunbatean, apirilak 20, Alondegiko Bastida Aretoan, 21:00etan, Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko VI. Jaialdiaren baitan.

Bikoteak Txori Mugariak izeneko emanaldia aurkeztuko dute. Egitasmoa musikal berri honek migrazio munduaren muga geopolitikoak ditu ardatz. Horretarako, irratiak protagonismo handia hartuko du hitzak eta soinuak biltzen dituen performancean. Erkiziak “radio performance” terminoa erabili du egitasmoa definitzeko.

“Txori Mugariak”

Ez dira berdinak, izarrak eta urtaroak, ekonomia eta kultura.
Munduko ekonomia handiak, Hegoaldea husten du Iparraldea aberasteko.
Kultura txikiak, gureak, Iparraldea behar du, husten ari den Iparraldea, Hegoaldea aberasteko.
Non hasten da Iparralde bat?
Bada Iparraldetik areago Iparralderago bat, iparralderago eta iparralderago, hegoalderaino doana.
Non, nondik da Hegoalde? Politikak ezarria du, ez Geografiak. Hegoaldea Iparraldea ere bada. Eta Iparraldea Hegoalde. Ez da hego-iparrik nondik gabe. Eta nondik beti da zergatik.
Txori migrariek ez dakite…
Australiako aborigenek kantu-bideetan barna zeharkatzen dute lurralde gorria, kantua bera da bidea, eta bidea kantu bat da. Aire bat lur egina. Norabidea, non nora baino garrantzitsuago den bidea, ibilbidea, non bidea baino garrantzitsuago den ibilia.
Txori migrariak joan doaz…
Gu, txori mugariak gara.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button