BESTELAKOAK

Euskaltzaindiaren webgune berria

Uztailaren 22an, Euskaltzaindiak bere webgune berria aurkeztuko du. Itxuran ez ezik, egituran eta edukietan ere berrituko da www.euskaltzaindia.net webgunea.

Hala, ohiko emateaz gain, webgune berriak garrantzizko bi eduki berri jasoko ditu: batetik, Orotariko Euskal Hiztegiaren (OHE) bertsio berria, eta bestetik, Auspoa bildumaren artxiboa.

OEHri dagokionez, bigarren argitaraldi honetan, alde batetik, lehen bost liburukien berrikuspen sakona egin da; bestetik, hiztegi osoan zuzenketa eta gehiketak egin dira. Auspoaren artxiboari dagokionez, ordea, bilduman 2006ra arte plazaratutako liburu guztiak eskainiko dira; liburu bakoitzeko PDF fitxategi bat sortu da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button