LITERATURA

Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi, “Eztabaidak Literaturarekin” ekimenean

Bihar, martxoaren 13an, Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi Eztabaidak literaturarekin programaren barruan izango dira elkarrekin, Gaur egungo bertsolaritzaz pentsatzen izenburupeko hitzorduan, bertsoak bat-batean abesteko artean eta arte horrek poesiarekin dituen loturez mintzatzeko. Josu Goikoetxea kazetariak moderatuko du Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, eta arratsaldeko 19:30ean, hasiko den topaketa.

Eztabaidak literaturarekin ekimenak egungo bertsolaritzako bi figura garrantzitsurekin elkartzea proposatuko du oraingo honetan: Maialen Lujanbio, egungo Euskal Herriko txapelduna, eta umeentzat zein helduentzat idazle gisa ibilbide azpimarragarria duen Uxue Alberdi.
Maialen Lujanbiok (Hernani, 1976) 2009an, Euskal Herriko Bertso Txapelketa irabazi zuen lehenengo emakumea izan zen, eta 2017an titulua berreskuratu zuen. Talentu bikaina duen sortzaile osoa da Maialen.
Uxue Alberdi (Elgoibar, 1984), Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria lortu zuen 2016an. Bereak ere badira lan azpimarragarriak: Aulki bat elurretan, Aulki-jokoa, Euli-giro, eta azkena, Jenisjoplin.

Eztabaidak literaturarekin egitarauaren helburua literaturarekin elkartzeko eremua eskaintzea da, baina bestelako ikuspegi batetik, letrak eta beste zenbait diziplina lotuz, arkitektura, musika, bidaiak edo matematikak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button