IKUS-ENTZUN

Emakumeek egindako zinemaren XVII. erakusketa

Datorren hilean, urriaren 10etik 20ra bitartean emakume zuzendariek egindako zinemaren lagin bat proiektatuko da Bilboko BBK aretoan. Urriaren 10ean inaugurazioa izango da Begoña Vicarioren hitzaldiarekin, Presencia de realizadoras vascas en el cine de animación. Horren ostean Simone de Beauvoir saria emango zaio Maite Ruiz de Austriri.

Ondoren, urriaren 15etik 20 bitartean film emanaldiak izango dira egunero, 20:00etan. Hala, lehen egunean Grand Prix (2011, Espainia) eta Circumstance  (2011, AEB, Iran, Libano, Frantzia) pantailaratuko dira.

Hurrengo egunean, urriak 16, Heroínas (2011, Espainia) eta A Simple Life (2011, Hong Kong). Urriaren 17an, Cosquillitas (2011, Espainia) eta El Premio (2011, Mexiko, Frantzia, Polonia eta Alemania). Urriaren 18an, Ahora no Puedo (2011,Espainia) eta Ugandatik datorren Imani lana ikusiko dira. Urriaren 19an, Solo sé que no sé nada film espainiarra eta Wendy And Lucy amerikarra pantailaratuko dira eta azkenik, urriaren 20an, hainbat film labur ikusteko parada egongo da: Amping, Dicen, Lone Illnes, Hombre Máquina, Padres (Espainia). Eta bestetik, film luze bi: Declaración de Guerra eta De tu ventana a la mía.



Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button