ESZENA

Nazioarteko Eibarko Antzerki Jardunaldiek 40 urte beteko dituzte

Aste honetan, martxoaren 3tik apirilaren 6ra bitartean, Nazioarteko Eibarko Antzerki Jardunaldiak egingo dira. Aurten 40. urteurrena ospatu da.

Urte honetako programazioan, 21 antzezlan taularatuko dira eta horietako lau euskara hutsean eskainiko dira: Guernica 1913, Treblinkara Azken Trena, Tomaxen Abenturak: Festara, eta Jokoz kanpo. Gaztelaniazko proposamenen artean, Josep María Flotats, Iñaki Miramon, Juan Gea edota Luis Varela dira hiri horretako eszenatokietara igoko diren antzezle batzuk.

Hezkuntza Esparruko Antzerki Taldea Narruzko Zezen antolatzaileen hitzetan, urte berezia izango da honakoa, “Etapa honetako helmuga gurutzatzeak sortzen digun poztasunak bultzatzen gaitu. Ez dugu ospakizun handiegirik egingo, baditugu nahikoa zeregin Jardunaldiak ohizko mailan mantentzeko, maila benetan altua, ez bakarrik guk horrela uste dugulako, baizik eta antzerki mundutik jasotzen ditugun iritziak horrela diotelako. Taldeko kide ziren garaiak gogoratzen munduan barrena dabiltzan Narruzko Zezeneko seiehun kide ohiak eta gaur egun Jardunaldien antolaketaren buruan gabiltzanok oso pozik gaude abentura honen parte izateagatik. (…) Nahi dugu eta behar dugu zuen konpromisoa gure ahaleginekin batu antzerkiaren garra bizirik mantendu ahal izateko. Sekula ez dadila itzali”.

Ikusi beharreko obra guztien gaineko informazio zabala hemen duzue. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button