BERTSOTAN

Maia eta Iturriaga “You tuBErtso” saioarekin

Gaur, 18:30ean, Deustuko Udaltegian burutzen ari den egitarauaren barruan, bertsolaritza izango da protagonista. Bertan Unai Iturriaga eta Jon Maia izango dira You tuBErtso saioa egiteko.

Bidali duten oharrean honela deskribatu dute egin beharreko lana:  “Lehendabizi, sortu kontua. Gero, bideoa kargatu… eta listo!! Zure bideoa, youtube-n dago! Zenbat bideo, sasi bideo eta bideo sasi dauden youtuben. Gaia entzun, esan nahi dena pentsatu, errimak bilatu, neurrian kokatu .. eta listo!! Zure bertsoa, egina dago!! Zenbat bertso, sasi bertso eta bertso sasi entzun izango genituen iada!
Eta ze pasako litzake, biak uztartuko bagenitu?  Youtubeko bideoak, gai izango ditugu saio honetan.  Youtubeko mundu zabal horretatik, mundu zabalago batera eramango gaituelako bertsoak.
YoutuBErtso saioan, bideoak kargatzeko ez dugu arazorik izango.”

Entzulearen barruak bertsoz kargatzea izango da helburua eta horretarako Unai Iturriaga eta Jon Maia bertsolariak arituko dira. Unai Elizasuk berriz, bideoak eta gaiak jarriko ditu!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button