ARTEA

Mahaia, topaketaren sinboloa

#Mahaia 2020 Bizkaiko Foru Aldundiaren Rekalde Aretoak (Bilbo), La Caracola kultur elkarteak (Iruñea) eta La Maison kultur elkarteak (Baiona) antolatutako mugaz gaindiko proiektu artistikoa da, eta aldi berean, hiru tokitan izango da: Baionan (Lesseps kaia), Bilbon (Rekalde Aretoa) eta Iruñean (El Horno, Ziudadela). Hiru erakusketak ekainaren 25etik abuztuaren 30era egingo dira. Bihar, ekainaren 24an, Yves Chaudouët artista proiektua montatzen izango da Rekalde Aretoan.

Yves Chaudouët artistak eta Alexandra Baures & François Loustau komisarioek abiatutako proiektua da, eta horrekin bat egin dute Alizée Armet, Carolina Otamendi, Eriz Moreno eta Sandra Cadenas artistek.

Proiektuaren abiapuntua “zortzi metroko diametroa duen mahai borobil handi bat” da. Mahai hau topaketaren eta kolektiboaren sinboloa da. Iragan den maiatzaren 19an, Mahaia Saran kokatu zen, Lizarrietako lepotik oso hurbil, une horretan itxita zegoena alarma egoeragatik. Orain, mahaia hiru zati berdinetan banatu da eta bakoitza Euroeskualdeko hiru hirietako espazio batean kokatu da.

Ekimen honek Euskadi-Nafarroa-Akitania Berria Euroeskualdearen babesa du, eta Iruñeko Udalarekin, Nafarroako Caja Navarra Fundazioarekin, Huarte Zentroarekin, Bilboko Institut Françaisekin, 64 eskualdearekin, Baionako Udalarekin eta L ‘Atalante zinemarekin lankidetzan burutu da.

Baina, mugaz gaindiko proposamen artistiko kolektibo hori nondik dator? “2020. urtearen hasieran lau artista egoiliarrek lurraldean sakabanatuta zeuden mahaiaren hiru zatiak nola batu pentsatzeko enkargua jaso zuten. Asmoa hiru hirien arteko bidegurutzea aurkitzea izan zen. Hori aurkitzeko hiru metodo erabili zituzten: distantzia, denbora eta hiru hirietatik igarotzen den zirkuluaren erdigunea ere markatu zuten eskualdeko mapan. Horrela, hiru puntu lortu zituzten: Billabona, Orio eta Aia. 2020ko otsailaren 3an, kokagune horietara bidaiatzeari ekin zioten. Instalazioak espedizio hori kontatzen du. Hasiera batean artista egoiliarrek egin zuten galdera izan zen ea nola izango zen posible lurraldean sakabanatuta zeuden mahaiaren hiru zatiak lotzea. Geometria eta geografia elkartuz eskualdeko mapan hiru hirien eta triangelu hau duen zirkuluaren arteko triangelu bat marraztu zuten, honela, mahaiaren forma jarraituz. Hiru tokien arteko bidegurutzea bilatzea proposatu zuten, eta zentroa edo zenbait zentro aurkitzeko, hiru metodo erabili zituzten. Distantziaren bidez Billabona aurkitu zuten; denbora kontuan hartuta Orio aurkitu zuten, eta, azkenik, zirkuluaren erdigunea mapan markatuz, Aiako basoan kokatu zuten hirugarren puntua. 2020ko otsailaren 3an Orion bildu ziren. Artista bakoitza bizi den hiritik abiatu zen (Baiona, Bilbo edo Iruñea) eta bere bidaia dokumentatu zuen. Elkarrekin jarraitu zuten espedizioa beste bi zentroetara eta argazkiak, bideoak eta audioak erabili zituzten miaketak egiteko. Otsailaren 17tik 21era bitartean, Huarte Zentroan instalatu ziren euren proiektuari forma emateko eta ekoizpenaren zati bat aurrera ateratzeko. Bidaian zehar sortutako materialen artxiboaren barruan, irudiak eta grabazioak aukeratu zituzten, eta hiru aretoetako bakoitzerako piezak ekoitzi

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button