BESTELAKOAK

“Magialdia” Nazioarteko Magia Jaialdia, Gasteizen

Gaurtik aurrera, Gasteiz izango da magiaren hiriburua, Magialdia izeneko ilusionismo jaialdiari esker. Hirurogeita hamabost ikuskizun inguru izango dira zazpi egunetan zehar. Ilusioa sortzen duten 30 magoren jardunaz gozatzeko aukera egongo da.

Irailaren 14tik 20ra izango da Magialdia, eta kale-ikuskizunak, umeentzako tailerrak, magia ibilbideak, hitzaldiak osatuko dute programa, eta finean, magiaz zuzenean gozatzeko aukera ederra egongo da.

Gasteizko Magialdia jaialdiaren harira sortutako programa bat ere zabaldu da: MagialdiAraba. Aurten egin dute lehen aldiz, eta Arabako sei herritara hedatu da, irailaren 7tik 13ra bitartean.

Programazio guztia, jaialdiaren webgunean begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button