BERTSOTAN

Maddi Agirre txapelduna, Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan

Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa Aramaioko Kultur Etxean jokatu zen asteburuan. Arratsaldeko 19:30ean hasi zen saioan honako hauek bildu ziren: Maddi Agirre, Iraide Onaindia, Sanin Abarrategi, Eukene De los Airea, Gari Arexolaleiba eta Hegoi Hamabizka. Guztion artetan, Maddi Agirre izan zen onena, eta ondorioz, txapelduna.

“Motorrak berotuta taula gainean 6 aritu dira kantuan zortziko handian naiz txikian, puntuari erantzunez edota hitza gaitzat hartuta bakarkoan, maila ederra erakutsiz dute denek ere. Edizio honetan ere txapelaren jabe Maddi Agirre egin da hirugarrenez eta beraz aurtengoan ere bere etxean pasako du txapeldunek eskurik esku urtez urte pasatzen duten egurrezko mikrofonoa.”

Datorren hilean, ekainaren 3an, Durangaldean antolatu den Euskal Herriko finalean Maddi Agirre izango da, eta berarekin batera Sabin Abarrategi aramaioarra ere arituko da Arabako ordezkari gisa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button