ARTEA

Kultura-sormena bultzatuko du “Ertibil Bizkaia” erakusketak

Bizkaiko Aldundiak Ertibil Bizkaia 2014 ikusmen-arteen erakusketa ibiltariaren deialdia zabaldu du. Erakusketa horrek hainbat arte-modalitate bilduko ditu 2014. urtean zehar: pintura, eskultura, grabatua, argazkia eta DVD-bideoa. Eskabideak aurkezteko epea 2014ko otsailaren 5 eta 6 izango da.

Ertibil Bizkaia ikusmen-arteen erakusketa ibiltariak urte osoa iraungo du, eta gehienez, 20 artelan bilduko ditu espezialitate ezberdinetan.
Erakusketa ibiltariaren bitartez, Bizkaiko hainbat udalerritan egongo dira obrak ikusgai. Epaimahai batek hautatuko ditu saridunak.

Sariketan irabazle gertatzen diren eta erakusketarako hautatzen diren artistei emango zaizkien sariei dagokionez, aukeraturiko hamazazpi obren egileetariko bakoitzak 2.000 euroko saria jasoko du. Horrez gainera, lehenengo, bigarren eta hirugarren saria jasotzen dutenek, 5.000 €, 4.000 € eta 3.000 € jasoko dituzte, hurrenez hurren.

Ertibil 2014 erakusketarako aurrekontu-partida 46.000 euro izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button