ESZENA

“Macbeth” eta Belakoren musika, Arriaga Antzokian

Arriaga Antzokiaren hurrengo ekoizpen lanean Belakoren musika eta Shakespeareren Macbeth antzezlana uztartuko dira. Ikuspegi berritzaile eta harrigarria Alex Gerediagak ondu du, eta horretarako Belako taldea aukeratu du. Euskaraz otsailaren 9an eta 10ean estreinatuko da (ikasleei eta taldeei eskainitako emanaldiak ere egongo dira otsailaren 7an, 11n eta 12an) eta ondoren gaztelaniaz ikusi ahal izango da, otsaileko 14tik 17ra.

Arriagaren arabera, “zuzendari bilbotarrak eta bere taldeak tragedia azkar, aztoragarri eta odoltsua eszenara eramateko erronkari egin diote aurre; bertan kontatzen denari leial izateko xedez, eszenako eta zineko kodeak erlazionatzean oinarritzen den bere ohiko sorkuntza ildoa traizionatu barik. Musika ere oinarrizko elementua izan ohi da Gerediagaren sorkuntza lanetan, eta hor Belako sartzen da. Musika taldearen abestiek oso pisu garrantzitsua izango dute antzezlanean”.

Alex Gerediagak, Miren Gaztañagak, Mikel Losadak, Iosu Florentinok, Arrate Etxeberriak, Na Gomesek, Gabriel Ocinak, Maria Urcelayk, Leire Uchak, Sandra Fdez. Aguirrek, Kepa Alessok, Iñigo Aranbarrik eta Pako Revueltasek osatzen dute antzezle taldea.

Macbeth Shakespeareren tragedia handienetakoa da. Istorioak elementu zirraragarri guztiak ditu: aginterako neurririk gabeko nahia, gerrak, sorginkeriak, mamuak, engainuak, traizioak eta indarkeria asko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button