IKUS-ENTZUN

“Sekuentzia Klasikoak”, Montehermoso Kulturunean

Sekuentzia Klasikoak zikloaren bidez, hamarkada bakoitzeko film azpimarragarrienetarikoen bitartez zinemaren historiari birpasa eman nahi diote Montehermoso Kulturunean.

Apirilean hasi zen zikloa, eta dagoeneko, Charles Chaplinen Modern Times eta Howard Hawks-en Bringing Up Baby pantailaratu dira. Hil honetan baina, beste bi film ederrez gozatzeko aukera izango da. Gaur berton, maiatzaren 4an, Frank Caprak zuzenduriko It’s a Wonderful Life obra ikusiko da. Filmak hauxe kontatzen du: “Clarence bere hegalak irabazteko asmoz dabilen bigarren mailako aingeru bat da. Alde batetik George Bailey izeneko gizon baten suizidioa ez gertatzeko lurrera bidali berria izan da. Azken hori, bere enpresan izandako miloi askoko galera dela eta, erabat etsituta dago. Bestetik Potter ia hiri osoaren jabe den espekulatzailea da eta Baileyren egoera larriaren erantzulea. Clarencek, bere helburua lortzeko asmoz, Potter dirudun gaiztagileari hiria bera jaio izan ez balitz nolakoa izango litzatekeen erakusten dio”.

Hurrengo saioa, maiatzaren 19an izango da J. L. Mankiewicz-ek zuzendu zuen All About Eve lanarekin. Filma plazaratu bezain laster kritikarien goraipamenak jaso zituen, Oscar sarirako hamalau izendapen eskuratuta, sei irabazi zituen, tartean film onenarena. Pelikulak Marilyn Monroeren aurreneko paper garrantzitsua ere badakar.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button