ARTEA

Lydia Anoz argazkilariaren erakusketa, Nafarroako Museoan

Nafarroako Museoak Lydia Anoz argazkilari nafarraren obra dakar gogora zabaldu berri duen Lydia Anoz. Argirako eta bizitzarako bidea. 1970eko eta 1980ko hamarkadak izeneko erakusketan.

Bertan argazkilariak 1947tik 1956ra hartutako irudiak ikusi ahalko dira, Arte oro garaikidea da programaren baitan. Programa honek, hain zuzen, nafar artistak egindako lanari jarraipena egiten dio, eta bere familiak museoari dohaintzan eman dizkion irudiz osatzen da. Erakusketa datorren 2020ko urrira arte bisitatu ahalko da. Argazkiez gain, gainera, argazkigintzarako artistak erabili zituen ekipoa, kontaktuen orriak, lanerako erabili zituen eskuz idatzitako oharrak, eta beste hainbat dokumentuk ere osatzen dute erakusketa.

Celia Martin Larumbe da erakusketaren arduraduna eta datorren azaroaren 24an, 12:30ean, bisita gidatu bat antolatu da Artearen Historian doktorea den komisarioarekin batera.

Lydia Anoz iruindarraren jardun artistikoa, bi garaietan bereizten da bereziki. Lehena, 1947tik 1956ra, eta bigarrena, 1970etik 1980 doana. 70. hamarkadatik aurrera, teknikoki garaiko argazkigintza artistikoaren estilo plastikoa bereganatu zuen, beti ere bere estilo naturalari fidel. Eta 1940ko hamarkadan aldiz, erretratuak eta paisaiak ziren bere fokua, eta gerora ere, genero hauek garatu zituen bere jardueran. Hala ere, kalitate handiko irudiak ere hartu zituen zenbait gertakari historikoko dokumental eta erreportajetarako.

Informazio gehiago duzue navarra.es web atarian (gazteleraz).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button