ARTEA

“Lutheria esperimentalari” buruzko ikastaroa egingo dute Bilbon

Maiatzaren 7tik 11ra, “Lutheria esperimentalaren” inguruko ikastaroa ondu dute Bilbaoarte zentroan. Jonathan Garcia Lana (Tunipanea) diziplina anitzeko artistak eta luthier esperimentalak zuzenduko du ikastaroa.

Ikastaroan parte hartuko dutenek soinu-dispositiboak eraikiko dituzte, artisauen antzera. Asmoa da, soinu-tramankulu horien bitartez, metalezko objektuak bibraraztea soinua sortzeko. Jonathan Garcia Lanak diseinatutako dispositibo horiek, gainera, soinu-egitura konplexuagoetan txerta daitezke.

Hori dela eta, ikastaroa erabat praktikoa da, alde digitalarekin eta elektronikoarekin osatua. Ikastaroa hiru ataletan banatzen da: Dispositibo elektronikoaren eraikuntza; Soinu-tramankuluen eraikuntza; eta, azkenik, Soinu-proiektuetan aplikatzea.

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko: bilbaoarte.org

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button