MUSIKA

Lurrazpiko jaialdiaren datak eta ordutegiak

Urtarrilaren 30en eta 31n, Lurrazpiko jaialdiaren edizio berri bat egingo da Donostian, eta antolatzaileek festa handi horren datak eta ordutegiak ere iragarri dituzte.

Hala, ostiralean, jaialdia Dabadaba aretoan egingo da. 21:40etik 4:00ak bitarte, ondoko taldeek joko dute: The Balladurians, Beach Beach, Biznaga eta gero, Ayo Silver! DJk arituko dira.

Larunbatean, berriz, Lurrazpiko talde gehienak Gazteszenako agertokietan joko dute. Jagermusik eszenatokian ondokoak arituko dira 20:30etik aurrera: Eten, Los Hermanos Cubero, Loss Cesáreas, Pablo Und Destruktion, El Ultimo Vecino, Pop. 1280 eta El Coloso de Boda. Kontzertuak 5:30ean amaituko dira.

Ayo Silver! oholtzan, berriz, emanaldiak 21:00etan hasiko dira: Espanto, Deers, Forever Pavot, Discipulos De Dionisos, Los Chicos, Joe Crepusculo eta Chelis DJ. Musika 6:00etan amaituko da.
Larunbateko arratsalde partean ere egongo da zer entzun eta ikusi Dabadaban, 18:00etatik aurrera: Sacramento eta Huías.

Informazio gehiago: ayosilver.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button