ARTEA

Edna Dosilek kolore primarioekin josiriko argazkiak paratu ditu Mikelazulon

Dosilek arkitektura ikasketak egin ditu eta argazkilaritza zaletasun moduan du. Hala, Colores primarios deituriko erakusketa jarri du Mikelazulon. Bikoteka, elkar lotzen diren zuri beltzeko seriea eta kolorezko beste bat aurki daitezke bertan.

Argazkilariaren hitzetan, erakusketa honetan bere asmoa kolorearen adierazpidearekin lan egitea izan da, zuri eta beltzezko eta kolorezko argazkiak erabiliz. Argiarekin ere jolastu nahi izan du, zuri eta beltzezko irudietan batik bat. Zuri eta beltzezko serie objektu, paisaia eta abarren argazkiak dira… kolorezkoa berriz, pertsonen potretak dira, senegaldarrei eginikoak.

Bi serieak koloreak bezala osatzen dira, eta elkar behar dute orekatzeko. "Objektuek pertsonak behar dituzte begiratuak izan daitezen, eta alderantziz, pertsonek objektuak gizatiartzen dituzte. Senegaldarrei eta haiengandik eta haien kulturatik ikasitakoari eginiko omenaldia ere bada".

Mikelazulok bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button