IKUS-ENTZUN

Lurraldeak eta mugak

BilbaoArtek, Bilboko Udalaren Arte Ekoizpeneko Zentroak Territorios y Fronteras. We Mean. Nosotras y el cine documental contemporáneo izeneko udako ikastaroa jaso du aste osoan zehar, eta bertan zinearen alorrean aintzatespen handia duten hamahiru emakumeren partaidetza izan du.

Territorios y Fronteras ekimenaren helburu nagusia “zine dokumental garaikidearen kartografia osatzen jarraitzea da, muga zehatzik ez duen zinearena”, hain zuzen ere.
Edizio honetan, zinean ibilbide garrantzitsua duten hamahiru emakume bildu dira: Diana Toucedo, Virginia García del Pino, Ingrid Guardiola, Ana Pfaf eta Ariadna Ribas, Coral Cruz, Amanda Villavieja, Margarita Ledo, Beli Martínez, Anna Solà, EHUko Estíbaliz Alonso eta Aintzane Pagadigorria irakasleak.

Jardunaldiei amaiera emateko, gaur berton, ¿Y ahora qué? izenburua izango duen mahai ingurua egingo da, Virginia García del Pinok eta Vanesa Fernández Guerra ZINEBIko zuzendariak moderatutakoa. Bertan, emakumeek zinean betetzen duten benetako lekuari eta etorkizunerako laneko bide posibleei buruzko gogoeta egingo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button